Probaren webgune ofiziala Aldapegora Mendi Lasterketa

ALDAPEGORA

MENDI TRAIL

Larunbata-Igandea
23-24 /09/2023

26K 32K 15K

Aldapegora Mendi Lasterketa

Lasterketa egiten duten korrikalariek mendi-bide eta paisai ikusgarriez disfrutatzeko aukera izango dute 1700 m-ko desnibel positiboa eta 26 km. dituen ibilbidean zehar, Udalaitz tontorra nabarmen izanik, lasterketa bertatik igaroz. Puntu hau da ibilbideari zailtasun maila ematen diona eta baita edozein zaletuk lasterketa honetan parte hartu nahi izatearen arrazoia, bere xarma berezia dela eta.

Esan beharra dago Bizkaiko mendi federazioko lasterketen liga barruan egongo dela “Aldapegora” lasterketa.

Larunbatean ospatuko den lasterketako lehen edizio honetan, 300 korrikalarik parte hartzeko aukera izango dute eta igandean ospatuko den mendi martxan aldiz, 300 parte hartzaile baino gehiago espero dira. Beraz, asteburu horretarako 600 korrikalari/ibiltari espero ditugu modalitate bien artean.

Kontutan izan behar da herrira familia eta lagunak hurbilduko direla partehartzaileak lagundu eta animatzera.

Sustapen bideoa

Antolatzaileak

Babesleak

Laguntzaileak